XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- ¿Eta?.

- Egiñ didan begirunearekiñ uste nian bi begiak irten bear ziotela.

- ¿Eztizu ezer esan?.

- ¿Ezer? Geiegi; letaña nik bazekiat, baña aiñ luzea ez.

- Zuk dakizuna Ama Birjiñarena izango da ta, ark dakiena berriz santu guziena.

- ¿Santu guziena bakarrik? Deabrurik ere, ark deitu gabekorik, etzekiat gelditu ote dan.

- ¿Eta zuk zer esan diozu orduan?.

- ¿Gizon ura zerbait palakatzeko asi nauk ba, ora-pro-nobis erantzuten...

- ¿Eta?.

- ¿Etzidak ba eskuetako mailluka jaurti? ¡Ba, ba! Orduantxe, Liberanos Domine esan eta alde egiñ diat.

- ¿Zer esango ote du Txapelandik ori jakitean?.

- Ark esango dit, lenagore maiz esan oi duana.

- ¿Zer ba?.

Gizaseme askoren
Artian nastuak,
Maiz ibiltzen dituk
Anka-biko astuak.

- Ixo, ixo; ¿zeiñ degu emen datorren au? ¿Serenua bere kapusai andiarekin, eta bi parol eskuetan dituala? ¿Eta egunaz?.

- Ez gizona, ez.

Automobillaren gidaria da ori.

- ¿Zer zeramak ba?.